Welcome to Citizen

Gasteizeko Alde Zaharrean Gaueko Aisialdi Arduratsuaren gainean Kontzientziatzeko eta Sentikortzeko Ekintza Plana. 

Vitoria-Gasteizko udala Gaueko Aisialdi Arduratsuaren Ekintza Plana sortzen hasi da hiriaren Alde Zaharrerako, batez ere zarataren arazoa, baina baita gaueko aisialdiaren ondorio diren zikintasuna eta segurtasuren arazoei ekiteko helburuarekin, hauek batez ere bertako auzokideei eta langileei kalte egiten baitiete. 
Partaidetza zabalik dago jakinmina duten pertsona guztientzat, baina bereziki auzokideentzat, bertako langileentzat eta Alde Zaharreko aisialdiaz disfrutatzen dutenentzat. Presentzialki, 2018ko iraila eta azaroa bitartean egingo diren sailoetara etorriz, zein online parte hartu daiteke. 

 

Gaueko aisialdi arduratsua

Zer da? Zeri buruz ari gara gaueko aisialdiaz hitz egitean?
Alde Zaharreko gaueko aisialdiaren problematika ulertzeko lau gako daude: 

Zarata: Gaueko aisialdiari lotutako zarata, jendeak gauez kaleetan sortzen duena, tabernen kanpoaldean, sartzerakoan, irteterakoan edo, soilik kanpoan egoterakoan.
Zikintasuna: Nagusiki edalontzi eta botilak, baina baita gaueko aisialdiaren ondorio diren eta espazio publikoa zikintzen duten beste elementuak ere.
Segurtasuna: Gaueko ordutegiei lotutako problematika eta bereziki gaueko aisialdiarekin eta generoko ikuspuntuarekin lotua. 
Jarduera sozioekonomikoak: Gaueko aisialdiaren aspektu positiboak Alde Zaharraren dinamizazio sozialari eta ekonomikoari dagokionez, hauek ostalaritza establezimenduak, hauen hornitzaileak eta sustapen pribatuaren ondorioz onura ateratzen duten jarduera kultural eta sozialak izanik. 

 

Zergatik? Zergatik da beharrezkoa gaueko aisialdi arduratsuaz hitz egitea?
Hiri faktoreetatik giza osasunari kalte egiten dion gehiena zarata da. Kontaminazio akustikoaren bi iturri nagusiak trafikoa eta aisialdia dira, lehena batez ere egunez ematen da eta bigarrena gauez.
Zarata, beste agente kontaminante batzuk bezala, gizakian efektu negatiboak sor ditzake, bai fisikoki zein psikologikoki, eta egun ingurugiro eta gizarte arazo handia da. Hala ere, zarataren aurkako borroka bai banaka zein kolektiboki burutzen den jarduera da.
Administrazio publikoak bilatzen duen helburuetako bat hirietako jarduera ekonomiko, kultural eta festiboa bermatzea da, auzokideen atsedenarekin eta lasaitasunarekin bateragarritasuna bilatuz. Hala ere, norabide horretan aurrerapausuak emateko, administrazioaren lan eraginkorraz gain, inplikatutako beste agenteen sentikortasuna eta kontzientziazioa behar da, eta, funtsean, gaueko aisialdiaren erabiltzaileak diren biztanleena. 
Erronka gaueko aisialdi arduratsua lortzea da, hiritargoaren ardura bultzatuz elkarbizitza baloreei eta ingurugiroaren errespetuari dagokionez. Horretarako, gaueko ordutegian espazio publikoak modu egokian erabiltzeko gaitasuna garatzea bilatzen da, bai eta aisialdiaren gozamena eta bertan bizi direnen atsedena bateragarri bihurtzeko bidea lantzea.
2013-2018 Gasteizeko Soinu-giroa Hobetzeko Ekintza Planak akzio bide espezifiko bat du jadanik; "Ostalaritzarekin erlazionatutako zarataren hobekuntza lortzeko jarduketak". Plan honek bereziki dio "ostalaritza jarduerei erlazionatutako kaleetan sortutako zaratari soluzio bat bilatu ahal izateko, lehen urratsa arazoa ongi ezagutzea da, zarata eta eragozpena sortzen duten auziak ikertu eta akzioen muga eta aukerak zehaztuz. Beraz, hirian jasotzen diren egoera ezberdinen ikerketa bide bat martxan jarriko da, hauek sailkatu, ezberdintasunak identifikatu, eta egoera hauetarako tratamendu posibleen ezberdintasunak ikertu, bai eta har daitezkeen neurri ezberdinak ere, ekar ditzaketen ondorioak ikertuz."
Egun, ikerketa hori burutzen hasia dago, eta honen emaitzak analisi eta soluzioen bilaketaren estrategia bat proposatzeko erabilgarriak izan beharko dira. Estrategia honetan agente ezberdinen partaidetza azalduko da eta hauen kontzientziazio eta sentikortzea lortzeko funtsezko aspektuak ere.  
Alde Zaharreko Gaueko Aisialdia eta Auzokideen Atsedena Bateratzeko Plataforma herritarren kolektibo bat da 2016ko otsailean sortua. Helburua batez ere, nahiz eta ez bakarrik, ostalaritza eta aisialdi jarduerek auzoan sortzen dituzten eragozpenei soluzio eta prebentzio neurriak bilatu eta proposatzea zen.

Alde Zaharreko Gaueko Aisialdi Arduratsuaren gainean Kontzientziatzeko eta Sentikortzeko Ekintza Plana Gasteizeko udalak burutzen du, agente nagusiekin lan egiten duena. Azken hauek, Planaren garapen eta inplementazioan barne egongo dira. 

 

Nola? Nola lor dezakegu gaueko aisialdi arduratsua?
Oinarriz "gure dibertsioa haiek eragotzi gabe" ideiaz ari gara, hau erronka garrantzitsua da.
Horretarako, Ekintza Planak gaueko aisialdi arduratsua bultzatzen duen ekintza zerrenda bat proposatuko du, eta hau, Gasteizko Alde Zaharraren auzokideen eta gaueko aisialdiaren arteko elkarbizitza lortzea baimenduko dute. 

 


Zein da zure ikuspuntua?

Inork ez du mundua geure begietatik ikusten, horregatik jarraian dagoen online galdetegia erantzunda zuen ikuspuntua ekartzea eskertzen dizuegu. Zure ikuspuntua gehitzen baduzu gure proiektua zabalagoa izango da!





Goazen batera hitz egitera!

Batera gure jakintza areagotzen dugu eta adostutako ondorioetara iris gaitezke, urrutiagora joango gara eta hiritargoaren gustu orokorrari lotuago egongo gara.