ALDE ZAHARREKO GAUEKO AISIALDI ARDURATSUA LORTZEKO EKINTZA PLANA


Agente publiko eta pribatuen zein herritargoaren partaidetzak, bai modu presentzialean zein digitalean, laguntza bezala, egiaztatutako elkarlaneko diseinu metodologia bat jarraituko du. 

 

Zertarako? Zein ikuspuntu dauka?

Gasteizeko Alde Zaharreko gaueko aisialdi arduratsurako Ekintza Planaren ikuspuntua herritarren elkarbizitza eta gaueko aisialdia jasotzen dituen espazio eredugarri bat sortzea da, soluzio berritzaileak praktikan jarriz eta mantendutako partaidetza prozesu baten bitartez burutuz.

 

Noiz? Zein fase dauzka?

Planak 4 urtetako denbora-ortzimuga du, 2018tik 2022rakoa.

Plana 2018an idatziko da, 2018ko urrirako aurreikusitako agente sozialekin parte-hartuz egindako lehen faseko diagnosi tekniko-politiko batekin. Bigarren fasean, akzioen plangintza burutuko da, baita ere ekarpen tekniko-politikoa eta agente sozialen ekarpena bateratuz, 2018ko abenduan Plana amaitua egon dadin. 

2018ko udazkenean lehen kanpaina bat egongo da, Planari hasiera emango diona, eta gerora, hurrengo urteetan zehar, Ekintza Planean aurreikusitako jarduera ezberdinak inplementatzen joango da udalerria. 

 

Dokumentu deskargagaiak

Hemen Akzio Planarekin erlazionatutako dokumentu interesgarriak aurki ditzakezu:

 DIAGNOSIA